TXAPELKETA IREKIA DAGO

Olaizola II.a-Mendizabal II.ak eta Xala-Zubietak Binakako Txapelketako ligako seigarren ihardunaldia itxi duen partidua jokatu dute gaur Tolosako Beotibarren eta jokoan zegoen laugarren puntua Aspeko bikotearentzat izan da aurkariak 18-22 irabazita.

Partidu ona izan da; nahiz eta atzean denbora gehienean Zubietak agindu, -materiala horretarako izan du- Mendizabal II.ak ondo defenditu du bere tokia eta askotan kendu dio airea Xalari. Hala eta guztiz ere, Lekuindarrak tanto mordo bat sartu du patrikan, Zubietaren jo handiak -batzuk apartak izan dira- aukera asko eman dizkio eta.

Olaizola II.ak ere bere markako gantxoak eta paradak egin ditu baina azken txanpan baten bat kanpora joan zaio. Azken tantoa Zubietak lortu du 10. koadroraino bidalitako pilotakada itzelari esker.

TXAPELKETA IREKIA DAGO

2019-03-22

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store