URDIN KOLOREZKO AUKERAKETA

Mikel Beroiz eta Mikel Urrutikoetxea datorren larunbatean jokatuko duten Eskuz Banakako Promozioko Txapelketako finalerdietarako pilotak aukeratu dituzte eguerdiz Zallako Mimetiz pilotalekuan.

Partidu eguna oso berezia izango da pilota munduan, izan ere, horma guztiak urdinez margotu duten lehen pilotalekua izango da Enkarterriko herri honetako frontoia.
Telebistak ere azterketa gainditu beharko du, zeren eta 18:00 etatik aurrera Fronton programak zuzenean erretransmitituko baitu.

Bi pilotariok pozik geratu dira otarrean aurkitu dituzten pilotekin eta bereizketa amaitu ondoren kazetarien galderei erantzun dizkiete.
Mikel Urrutikoetxeari dagokionez honelako adierazpenak.
egin ditu mikrofonoen aurrean.

Bestalde, Juan Mari Juaristik, pilota hautatzailea, bere iritzia plazaratu du eta frontoiaren edertasuna goraipatu duen arren, zehetasun tekniko batzuk ez direla erabat ondo gauzatuta ere esan du. asegarce.comekin hizketan aritu da eta hauexek dira bere hitzak.

Beroiz: 105,8-104,7 gr.
Urrutikoetxea: 105,9-105,6 gr.

APRAIZEK JOKATZERIK EZ

Alexis Apraiz jaialdiko lehen partiduan jokatzekoa zen baina ezker eskuaren bigarren hatzean min du eta ez du lehiatzerik izango. Bere tokia Ibai Zabalak beteko du.
Asegarceko kirol medikua den Iñigo Simonek honako osasun-txosten hau luzatu du
asegarce.com-era.

“Alexis Apraiz sufrió contusión sobre mano izquierda hace una semana al golpear la mano contra pared izquierda. En la exploración inicial se apreció artritis traumática sobre metacarpofalángica de 2º dedo con tumefacción en cada palmar y dorsal y dolor a la palpación. Ha recibido tratamiento con antiinflamatorios y fisioterapia pero no ha habido mejoría de los síntomas por lo que debe causar baja deportiva. Se prevé una baja de 15-20 días”.

Dr. Iñigo Simón
Servicios médicos ASEGARCE

URDIN KOLOREZKO AUKERAKETA

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store