Urrutikoetxea-Imazek irabazi dute Bizkaia Frontoiko norgehiagoka (22-16)

Markagailuak 18-16 adierazten zuenean partida bertan behera geratu da Iñaki Artolak min hartu ostean. Ordura arte, neurketa gogorra jokatu dute lau pilotariek. Hasieratik agintean izan dira Artola-Aranguren, baina tantoak aurrera joan ahala indarrak parekatzen hasi dira eta hamaseigarrenean bat egin dute bi bikoteek. Orduan, Artolak min hartu du eskuin iztarreko iskiotibialean eta ezin izan du jokatzen jarraitu.

Binakako Promozio Txapelketari dagokionez, Salaberria-O.Etxebarriak 22-6 menderatu dituzte Dario-Erostarbe. Eta pilota jaialdiaren irekierako neurketan, Agirre-Larunbek 22-14 gainditu diztuzte Bengoetxea VI-Urretabizkaia II.a.

Emaitza: Urrutikoetxea-Imaz 22-16 Artola-Aranguren
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 6 minutu
Pilotakadak: 530
Berdinketak: 16-16
Gorriz (Urrutikoetxea-Imaz): 9 tanto egin dituzte eta 6 galdu
Urdinez (Artola-Aranguren): 10 tanto egin dituzte eta 9 galdu
Lehenengo partida: Bengoetxea VI-Urretabizkaia II 14-22 Agirre-Larunbe

Promozio Txapelketa: Dario-Erostarbe 6-22 Salaberria-O.Etxebarria

2021-01-10

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store