URRUTIKOETXEAK ZUBIETA KANPORATU DU ETA DIAZEN AURKA JOKATUKO DU BALMASEDAN

Mikel Urrutikoetxeak EPELen Lau´Erdiko txapelketako final zortzirenetako pasea lortu du Eibarko Astelena pilotalekuan Aitor Zubieta 13-22 garaitu ondoren.
Asegarceko pilotariak partidu erosoa jokatu du; tantoak erraz bukatu ditu, pilota ezkutatuz, txapagainekoez eta marrak bilatuz.
Zubietak aldiz, lan dezente egin behar izan du tanto bakoitza lortzeko.

Pilotari bizkaitarrak Diazi aurre egingo dio hilaren 29an, ostirala, Balmasedan.

Partidu nagusian, Barriolak 22-12 emaitzaz menderatu du Saralegi eta final zortzirenetan izango da. Partiduak bi zati izan ditu; 11-13rarte oreka izan da nagusi Asegarceko pilotariak piloteo luzean eta erremateak egiterakoan aurre egin baitio aurkariari.
Ondoren, indarrak ihes egin omen zaizkio Amezketako pilotariari eta Barriolak ez du arazorik handirik eduki 22ra heltzeko.

Leitzako pilotariak herrikide den Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du hilak 30ean, larunbata Iruñean.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store