X. Bizkaia Torneoa aurkeztu da gaur

Ekainaren 16an hasiko da Mallabian eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Aste Nagusian

Torneoa hiru modalitatetan jokatuko da: 4 1/2 an, binaka, eta buruz buru

Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da, gero finalerdiak jokatuko dituzte, ondoren finala jokatzeko

Laso, Altuna III, Urrutikoetxea, Elordi, Larrazabal eta Ezkurdia izango dira sei taldeetako kapitainak

Bilbo, 2023ko maiatzaren 30a

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaia Torneoaren hamargarren edizioaren xehetasunak eman ditu, Unai Iglesias Baikoko arduradun komertzialarekin eta Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialarekin batera.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Sei talde osotuko dituzte, eta taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartuko dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

Kanporaketak ekainaren 16an Mallabian eta Zierbenan, ekainaren 17an Abadiñon (Matienan), eta ekainaren 18an Durangon jokatuko dira. Finala abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke gaurtik aurrera, eta pilotalekuetako leihatiletan ere jarriko dira salgai jaialdietako egunetan.

X. Bizkaia Torneoa aurkeztu da gaur

2023-05-30

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store