XALAK OLAIZOLA II.ARI IRABAZI ETA ESKUZ BANAKAKO FINALA JOKATUKO DU

Yves Xalaberrik datorren ekainaren 6an izango den Eskuz Banakako Finala jokatuko du Mtez. de Irujoren kontra gaur Donostiako Atano III.a pilotalekuan Olaizola II.ari 22 eta 18 irabazi ostean.
Partidua ez da polita izan gehien bat bi protagonistek egindako akatsak ugari izan direlako urduritasunak eraginda.
Hori azaltzeko irabazleak egin dituen 9 kale kontutan izan behar dira eta jokaldi garbietan Olaizolak tantua menperatzeko erakutsi duen ikuspen eza.
Partiduaren gakoa Xalaren eskubiko bolea izan da, Olaizola II.ak emandako pilotakadak horma horren kontra jo baitira.
Gainera, Iparraldekoak oso sake onak egin ditu eta tantu zuzena izan ez direnek kalte handia egin diote Olaizolari, gero peloteoan behartuta egon delako.
Aimar konfidantza gutxirekin ibili da eta nahiz eta eskubiz pilotakada batzu ematen lortu ezin izan du arerioa gailendu.
Ezkerrez ere ez da fino ibili eta baztertutako pilota asko jaso ditu.
Prentsaurrekoan Aimarrek oso partidu gogorra suertatu zaiola esan du norgehiagokaren lanerdian txispa ere alde egin zaiola gaineratuz.
Xalaren bolea erabakiorra ere aipatu du Olaizolak eta bere eskubiaren egoera dela eta, estrategia ezberdina martxan jarri behar izan duela partidutik bere burua apur bat ateraz.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store