ZORNOTZA ETA OIARTZUN, BIGARREN SAIOAREN TOPAGUNEAK

Ostiral honetan pilotazaleek bi tokien artean hautazteko aukera izango dute 2006ko EPELen Binakako txapelketako partidak ikusteko. Alde batetik Zornotzako Titin III.a-Paskual eta Koka-Beloki norgehiagoka dute. Bertan garaipenen markagailua zabaltzear duten gorrien ahaleginen lekukoak izango dira, izan ere, lehenengo ihardunaldian Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen aurrean 16-22 galdu baitzuten. Koka-Beloki bikoteak aldiz, ondo hasitako ibilbideari eusten saiatuko da joan den asteburuan Gonzalez-Lasa III.a 22 eta 12 mendean hartu zuten eta.

Beste hitzordu handia Oiartzunen dugu. Madalensoro pilotalekuan Olaizola I.a-Otxandorena eta Gonzalez-Lasa III.aren arteko lehia izango da. Asegarceko ordezkariak bigarren garaipenaren bila irtengo dira txapelketako hasieran 22 eta 18 Xala eta Goñi III.a Tolosan garaitu eta gero. Aspeko bikoteak berriz, ahalegin berezia egin behar izango du lehenengo partidan eskeinitako joku maila hobetzeko 2003ko txapeldunak diren Koka eta Belokiren aurrean 12 eta 22 geratu ondoren.

2019-03-22

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store