Zortea zure aurka denean

Titin III.ak eta Merino III.ak Binakako Txapelketako beren  laugarren puntua eskuratu dute, gaur Logroñoko Adarraga pilotalekuan Bengoetxea VI.a eta Beroiz 22-20 menderatuta.

Partida orekatuta izan da, baina jokaldi eztabaidatu askorekin, Nabarmenena, markagailuan 19-20 zegoela Titin III.ak bigarren botean harrapatutako pilota bat izan da.

Partidako onena Beroiz izan da, hiru tantoekin eta huts bakar bat egin dituelarik.
Prentsaurrekoan erran duenez, presaka eta urdurik jokatu duela aitortu du Bengoetxea VI.ak, baita epaileek hartutako erabakiek kalte egin dietela ere.

Datuak:
678 pilotakadak
Titin III: sake bat, 7 tanto, 4 huts
Bengoetxea VI: sakez alerik ez, 9 tanto, 8 huts
0-1  2-1  5-5  7-7  10-12  16-12  16-16  17-19  19-19  19-20   20-20  20-22

Mtz. de Irujo eta Zabaletaren garaipena Iruñean

Mtz. de Irujok eta Zabaletak beren bosgarren puntua lortu dute gaur, Iruñeko Labrit frontoian jokatutako neurketan Arretxe II.a eta Begino 22-14 irabazi ondoren.

Partidaren gakoa, hasieran izan da. Gorriek erabat zentratuta ekin diote lanari eta urdinak aldiz, hotz egon dira lehenengo tantoetan eta horren erakusgarri, 7-0, 10-2, eta 13-3 gertatu diren partzialak da.

14-7 zegoela, bazirudien Asegarceko bikoteak suspertu egingo zuela baina aurkariek beren erritmoari eusti diote garaipena lortu arte.

Zortea zure aurka denean

2019-03-22

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store