ESKUZ BANAKAKO PROMOZIOKO FINALA TOLOSAN JOKATUKO DA

Mikel Beroizek eta Aritz Lasak badakite dagoeneko elkarren aurkako jokatu behar duten Eskuz Banakako Promozioko finala non izango den. Tolosako Beotibar pilotalekuko harmailak bi pilotarien jarraitzaileez beteko dira ekainaren 12an, larunbata, (17:00) etatik aurrera.

Sarrerak erreserba egin ahal izateko Asegarce zein Aspeko web-etan egin daitezke hala nola 656 799 423 eta 661-259-009 zenbakietan.

Prezioak honako hauek dira.
kantxa jarlekuak eta 1. solairuak 30 €.
Zenbakirik gabeko harmaila: 15€.

San Fermin Lau eta Erdiko Lehiaketa

Urtero bezala behin Eskuz Banakako Txapelketa amaiturik, San Fermin Lau eta Erdiko Txapelketa pilota egutegian sartuko da uda iragarriz.

Aurten, eta Asegarceren multzoari dagokionez, ekainaren 19an hasiko da erabakitzeke dagoen pilotalekuan Bengoetxea VI.ak eta Arretxe II.ak jokatuko duten finalaurrekoaz.
Hilaren 26an bigarren finalerdia izango da, bertan Olaizola I.a eta Patxi Ruiz indarrak neurtuko dituztelarik.

Asegarceren adarreko finala uztailaren 3an gauzatuko da eta ateratzen den irabazlea Aspeko irabazlearekin lehiatuko da San Fermin egunean, eguerdiz Labriten.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

2026-08-26

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

Lasok eta Iztuetak 22-16 gainditu dituzte Artola-Mariezkurrena II.a Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta atzo sailkatu ziren Elordi-Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiraleko finala.

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store