OLAIZOLA II: “BERO-BERO HASIKO NAIZ TITINEN KONTRA”

Eguerdiko hamabiak aldera bat egin dute Olaizola II.ak eta Titin III.ak Ogeta pilotalekuan datorren igandean jokatuko duten Lau eta Erdiko finalerdietako ligaxkaren lehen norgehiagokarako pilotak aukeratzeko.
Materialari buruz Olaizolak inolako arazorik ipini ez duen bitartean Titin III.ak partiduaren ondoren horretaz mintzatuko dela aitortu du

Olaizolak ohiko pilotak bereiztu ditu, hots, “Frontisetik gutxi atera baina lurretik ondo dabilen materiala”. Partidari buruz zera esan du goizuetarrak:
“Partidu zaila izango da. Titinek joku azkarra egiten du, airez oso arriskutsua da eta gainera errematatzen pilotari onenetarikoa dela uste dut. Ahaleginduko naiz bere airea zapuzten. Berak sake luzea egin eta gero erremate bizia gauzatzen du.
Haren hasiera azkarra eta beroari aurre egiteko ni ere bero-bero aterako naiz kantxara”.

Titin, materialari buruz, mutu

Titin III.ak bere aldetik honako adierazpenak luzatu ditu:
“Materialari buruz, espero nuena. Ez dut horretaz hitz egingo. Partiduaren ostean bai mintzatuko naizela.
Aimar txapelduna da baina diferentziak kantxan ikusi behar dira. Finalaurrekoetan sartu garen laurok dauzkagu aukerak.
Neu nere jokua egiten ahaleginduko naiz, hau da, arin jokatu, arriskatu eta tantuak azkar bukatzen saiatu. Partida luzea badoa kaltegarria izango da niretzat”.

Titin III: 105,7-104,5 gramo.
Olaizola II: 106,2-103,9 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store