ASEGARCEK ORDU BATETAN AGORTU DU BERE SARRERA KOPURUA

Eskuz banakako finalak neurri guztiak apurtzen ditu. Ordu bakar batetan Asegarcek bere sarrera kopurua saldu du eta “sarrerak agortuta” kartela zinzilikatu du leihatilan. Gaurko 8:30 etan hasi da sarrera salmenta eta 9:30ak aldera bukatu dira urteko partidurik garrantzitsueneko txartelak.
Pilotalekuko edukiera txiki geratzen da ohiko bezero, babesle, finalisten eskaera eta komunikabideek betetzen duten jarlekuak kenduta. Hau dela eta salmentan ateratzen diren sarrerak ziztu bizian bukatzen dira.

Guzti honen froga hainbat sailetan dugu: Aimar Olaizolak 250 sarrera inguru eskatuta zeukan eta 150 baino ez dizkiote eman.
8:30etatik 18:00 etarako tartean telefonoz 1.200 bat sarrera eskaera jaso dira Asegarcen.
Egunean zehar www.asegarce.com webean beste 300 eskaera heldu dira.
Eta guzti hau salmentako lehenengo egunean soilik.
Bilbon pilotaleku handi bat egitekotan badabiltza, hauexek dituzte zenbaki garbiak.

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store