Baiko Pilotak 5 urte bete ditu

Baiko Pilotak duela 5 urte ekin zion bere ibilbideari eta zuekin ospatu nahi dugu bosgarren urteurren hau. Gaurtik aurrera, eta datozen hiru asteetan, aste bakoitzeko zozketa bat jarriko dugu martxan.

2019ko urtarrilaren 11n abiatu zen Baiko Pilota, eta bosgarren urtemuga hau ospatzeko hiru zozketa egingo ditugu baikopilota Instagrameko kontuan.

Zozketak

Gaur bertan zabalduko dugu lehenengo zozketa, eta Baikoko zuen pilotari gustukoenak sinatutako kamiseta eskatuz parte hartu ahal izango duzue. Datorren ostegunean, urtarrilaren 18an saridunaren berri ematearekin batera, bigarren zozketa abiatuko dugu. Bigarren zozketan EntradasFronton atarian erabiltzeko 250 euroko opari-txartel bat zozketatuko dugu parte hartzaile guztien artean. Eta urtarrilaren 25ean, opari-txartelaren irabazlea ezagutzera eman ahala, hirugarren eta azken zozketa irekiko dugu. Azken zozketako irabazleak Binakako Txapelketako finalerako bi sarrera lortuko ditu.

Zozketak baikopilota Instagrameko kontuan egingo ditugu, eta bertan zabalduko dugu beharrezko informazio guztia.

Eskerrik asko

Mila esker 5 urte hauetan ondoan izan zareten guztioi, eta aurrerantzean ere bidean ikusiko dugu elkar.

Baiko Pilotak 5 urte bete ditu

2024-01-11

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store