Mariezkurrena II.ak lau urteko kontratu berria sinatu du Baikorekin

Mariezkurrena II.ak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatuko den lau urteko kontratu berria sinatu du Baiko Pilotarekin. Berriozarreko atzelariak azaldu duenez, “bi aldeak oso azkar iritsi gara akordiora eta oso ilusionatuta nago etapa berri honekin”. 

Pilotari nafarrak nabarmendu du momentu oso onean harrapatu duela kontratu honek, izan ere azken hilabeteetan CaixaBank Mastersa eta Donostia Hiria, Aste Nagusia, Bizkaia eta San Fermin Torneoak irabazi ditu.

Gaur egun, Binakako Txapelketan murgilduta dago Mariezkurrena II.a Peña II.arekin batera, eta hasierako bi partidak irabazi ondoren pozik badago ere, Mariezkurrenak asmoa azaldu du “etorkizunera begira, ditudan gabeziak hobetzen joateko”. Horretarako aukera ostegun honetan bertan izango du atzelari nafarrak, Peña II.arekin batera iazko Binakako Txapelketako finalisten aurka jokatuko baitu Bergaran.

2022-12-05

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store