EPEL OHARRA – Kautelazko neurria

2020ko urriaren 16a

2020ko urriaren 16an, 13:00ean, Esku Pilota Enpresen Liga, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoaren egoitzara deitua izan da, honako hau adierazten duen auto bat jakinarazteko: “2020-10-18rako aurreikusita zegoen EPELren Binakako Txapelketaren finala bertan behera utzi da”.

Horrenbestez, baietsi egiten da ELA sindikatuak eta Agirre eta Albisu pilotariek greban dauden Baiko Pilota enpresako langile batzuen interesak defendatzeko 2020ko urriaren 14an eskatutako kautelazko neurria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoaren kautelazko neurri hori alde bakarra entzunda eman da; hau da, EPELri eta hura osatzen duten enpresei alegazioak egiteko eta bidezko frogak aurkezteko aukera eman gabe, beren interesen defentsa legitimoan.

Adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoa osatzen duten hiru magistratuetako batek bere boto partikularra eman duela, ulertzen duelako alderdiei entzun gabe kautelazko neurria ezetsi behar zela.

Erakunde antolatzaile gisa ditugun interesak defendatzeko, EPELk behar diren jarduketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoan, lehiaketako epaileak 2020ko urriaren 10ean hartutako erabakia defendatzeko, Agirre eta Albisu Binakako Txapelketako finalerdietako faseko partida batera agertu ez zirelako.

Aipatutako erabaki judiziala dela eta, EPELk gogoz kontra bada ere, bertan behera utzi behar du, nahitaez, 2020ko urriaren 18an Bilbon egitekoa zen EPELren Binakako Txapelketako finala. Datozen egunetan, EPELk gaur jakinarazitako erabaki judizialaren eraginpean dauden jaialdien inguruko guztiaren berri emango du, baita erositako sarrerei buruzko guztia ere.

EPEL OHARRA – Kautelazko neurria

2020-10-16

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store