22 ETA 7AZ GALTZEAK MIN EGITEN DU

Iñaki Esain Burlatarra datorren larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan izango den Bengoetxea VI.aren kontrako partiduaren zain omen dago irrikaz. Otxandorena lagun duela, Leitzako gaztea eta Patxi Ruizek osatzen duten bikotearen aurka arituko dira, apirilaren 24an Tolosako Beotibar pilotalekuan 22 eta 7 emaitzako porrrota garbitu nahi izango du.
Burlatako aurrelariak Otxandorenaren laguntza eukiko dau Patxi Ruizen jokoari eusteko.Oronozkoak Patxi Ruizekiko estadistika bere aldera erakarri nahi du jokatutako sei partiduetatik hiru irabazi ondoren.
Bengoetxea VI.ak maiatzaren zazpian Urduñako jaialdian bere eskubiko orkatila okertu zuen baina erabat sendatuta dugu eta Patxi Ruizek azkenaldiotan erakusten ari den joko bikainari eutsi nahi izango du.

22 ETA 7AZ GALTZEAK MIN EGITEN DU

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store