ARRETXE II.A ETA RETEGI BI FINALERAKO PASE BATEN BILA

Larunbat honetan Iker Arretxe eta Julen Retegi aurrez aurre berriz egongo dira hitzordu garrantzitsu batean. Oraingo honetan aurrelari gazte biek Asegarceko bigarren mailako Eskuz Banakako finalerdia jokatuko dute Iruñako Labrit pilotalekuan. Partida honetako irabazleak eskutik gertu izango du bigarren mailako txapela zeren Aspeko finalistaren kontra jokatuko du finala.

Garaipen bana

Orain arte pilotari biak bi aldiz egon dira aurrez aurre eskuz banaka partida batean eta garaipen bana lortu dute. Lehendabizikoan Asegarceko Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietako ligaxkan izan zen, hartan Retegi Bik 21 eta 22 irabazi zuen. Bigarrenean Txapelketa berbera honetako finalean izan zen eta orduan Arretxe II.ak txapela lortu zuen 22 eta 12 irabaziz.
Zalantzarik gabe aukera bikaina izango da hau, norgehiagoka hunkigarri bat ikusteko zeren pilotari biak hil ala bizi aterako dira garaipena lortzeko.
Partida hau Tele 5eko Fronton saioan ikusiko da arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

2019-03-22

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store