ASEGARCEK 2011-2012 DENBORALDIRAKO PLANTILIA AURKEZTU DU LEKEITION

Asegarce Lekeition gauzatzen ari den kontzentrazioa dela eta 2011-2012 denboraldirako pilotari taldearen aurkezpena egin da gaur hotel Lekeitio Aisia Hotelean.

Bertan argazki ofiziala egin da eta herriko jendearen aurrean arropa ekipamendu berria erakutsi dute pilotariek.
Taldearen barruan zenbait aurpegi berriak agertu dira; Tainta, Untoria, Aretxabaleta eta Beroiz.

Honekin lotuta albiste bat dakargu: Aretxabaletak gaur bertan Asegarcerekiko 2 urtez lotuko duen kontratua sinatu duela.

DEBUTAK
Hiru pilotari gazteen debutak honela izango dira:
Tainta, larunbat honetan Iruñean.
Untoria, uztailaren 2an Naxeran.
Aretxabaleta, uztailaren 17an Markinan.
(Argazkian Aretxabaleta).

ASEGARCEK 2011-2012 DENBORALDIRAKO PLANTILIA AURKEZTU DU LEKEITION

2019-03-22

Asegarce Lekeition gauzatzen ari den kontzentrazioa dela eta 2011-2012 denboraldirako pilotari taldearen aurkezpena egin da gaur hotel Lekeitio Aisia Hotelean.

Bertan argazki ofiziala egin da eta herriko jendearen aurrean arropa ekipamendu berria erakutsi dute pilotariek.
Taldearen barruan zenbait aurpegi berriak agertu dira; Tainta, Untoria, Aretxabaleta eta Beroiz.

Honekin lotuta albiste bat dakargu: Aretxabaletak gaur bertan Asegarcerekiko 2 urtez lotuko duen kontratua sinatu duela.

DEBUTAK
Hiru pilotari gazteen debutak honela izango dira:
Tainta, larunbat honetan Iruñean.
Untoria, uztailaren 2an Naxeran.
Aretxabaleta, uztailaren 17an Markinan.
(Argazkian Aretxabaleta).


Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store