BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

Ez da posible izan eta bi tantugatik Bengoetxea VI.a eta (Albisu/ Patxi Ruiz) Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalerdietatik at geratu dira gaur Eibarren Xala eta Barriolaren kontra gutxienez 10 tanto egin ez egiteagatik, 22-8 galdu baitute urdinek.

Presio ikaragarrizko partidua zen Asegarceko bikotearentzat, izan ere 10 tanto horiek lortzea ezinbestekoa zen txapelketako hurrengo fasean sartzeko baina bi pilotariek urduritasun itzelaz jokatu behar izan dute.
Nahiz eta hasiera huts batzuk egin Ataungo atzelariak partidu on bat egin du erdialdetik aurrera ederki eman bai dio pilotari eta Barriolarekin parez pare aritu da.

Bengoetxea VI.ak Jon Anderri laguntzeaz gain arriskatu behar izan du baina frontisetik urrun erasotzen jardun behar izan du eta min gutxi egin dio Xalari. Honek ez du inolako gupidarik eduki. Joko aparta erakusten ari da azkenaldian Lekuineko pilotaria.

Barriola bere mailan aritu da, hots, seguru, kantxan ibili eta beti bere lagunaren bizkarra zainduz.
Emaitza honekin Mtz. de Irujo eta Merino II.a finalaurrekoetan jokatuko dute.

BI PUNTO BESTERIK EZ ZIREN BEHAR

2019-03-22

Azken albisteak

Artola-Rezustak eta Zabala-Iztuetak bigarren garaipena erdietsi dute CaixaBank Mastersean

2026-07-25

Artola-Rezustak 22-17 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Elizondon, eta Zabala-Iztuetak 22-9 garaitu dituzte Ezkurdia-Albisu Ermuan. Serie Bn garaipena lortu dute, Salaberria-Morgaetxebarriak (22-19) Buñuelen, Amiano-Gabirondok (22-21) Etxebarrian eta Murua-Eskirozek (22-13) Huercanosen.

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

2026-07-25

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

Laso-Martijak 22-19 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Luzaiden, CaixaBank Masterseko beraien lehen partidan. Serie Bn Peña II-Lozak (22-14) irabazi dute Luzaiden, eta P.Etxeberria-Landak (22-14) eta Jaka-Eskuzak (22-15) Laudion.

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

2026-07-19

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

Artola-Rezustak 22-17 irabazi diete Ezkurdia-Albisuri Barakaldon, eta Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-18 gainditu dituzte Larrazabal-Zabaleta Otxandion. Serie Bn, Jaka-Eskuzak eta Murua-Eskirozek lortu dute garaipena.

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

2026-07-18

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

P.Etxeberria-Iztuetak 22-6 gainditu dituzte Altuna III-Imaz CaixaBank Serie A Masterseko lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store