Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon. Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P.Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar txapela irabazten saiatuko dira. Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dute, eta ondoren final-laurdenetako liga bat, finalerdiak, 3. posturako partida eta azaroaren 22ko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dituzte.