DENA PREST LA BLANCA-N

Olaizola I-Beloki eta Berasaluze VIII-Barriolaren arteko partidu interesgarriak hasiera emango dio bikoteen txapelketari abuztuaren 5ean, asteartea. Azken bikote hau Asegarce zein Aspeko pilotariek osatzen dute, udako txapelketetan azken bi urteotan ohikoa bihurtu dena.
Partidu hau irabazten duen bikoteak finalaurrekoa jokatuko du uztailaren 7an Titin eta Pascualen aurka, iazko txapelketaren irabazleak, alegia.
Uztailaren 6an lehenengo finalaurrekoa jokatuko dute Bengoentxea VI-Begino eta Xala-Lasa III. Txapelketaren finala abuztuaren 9an jokatuko da arratsaldeko 5etan, Telecinco-k zuzenean emango duelarik. Andra Mari Zuriaren azokak beti eskaintzen du banakako partidu berezi bat. Aurten partidu ezin hobea izango dugu, Aimar Olaizola Juan Martinez de Irujoren kontra. Hitzordua abuztuaren 8an izango da Ogeta Frontoian, gauean.

DENA PREST LA BLANCA-N

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store