EPELen oharra – 3. eta 4. posturako partidua –

2025eko maiatzaren 20a

Unai Laso pilotariak, Baiko Pilotaren bitartez, 2025eko maiatzaren 19an jakinarazi dio EPELi, belaunean dituen arazoak direla eta, ez dagoela jokatzeko moduan 2025eko maiatzaren 25ean Donostiako Atano pilotalekuan aurreikusita dagoen 3. eta 4. posturako partida.

EPELen araudiaren arabera, 2024ko Lau t’erdiko Txapelketatik, 3. eta 4. posturako partida jokatu egin behar da, baita finalerdietako partida galdu izanagatik hasieran parte hartu behar zuten pilotarietako batek uko egiten dionean ere.

EPELen araudiak ezartzen duenez, pilotari batek ezin badu 3. eta 4. posturako partida jokatu, bere postua final-laurdenetako ligan ondoen sailkatutako pilotariak beteko du. Eta, ondorio horietarako, araudiak adierazten du final-laurdenetako ligan hobekien sailkatuta dagoen pilotaria dela:

Kasu honetan, A multzoan eta B multzoan final-laurdenetako ligan hirugarren sailkatu ziren pilotariak Dario eta P.Etxeberria izan ziren, hurrenez hurren; biak puntu banarekin. Bi pilotarien artean, final-laurdenetako ligan, Dariok tanto koefiziente hobea du, -15 tanto lortu baititu; P.Etxeberriak, aldiz, -17 tanto lortu ditu. Horregatik, EPELen araudiaren arabera, Dario da Lasoren ordez 3. eta 4. posturako partida jokatu beharko lukeena. Hala ere, 2025eko maiatzaren 19ko arratsaldean egindako proben ondoren, Dariok adierazi du ez dagoela partida horretan parte hartzeko moduan, arazo fisiko batzuk direla eta. Hori dela eta, arestian aipatutakoaren ondorioz, P. Etxeberria izango da 3. eta 4. posturako partidan Larrazabalen aurka jokatu beharko duena.

Era berean, gogorarazi behar da EPELen araudiak horrelako kasuetan ezartzen duela 3. eta 4. posturako partida jokatzeko sailkatu den pilotariak ezin badu partiduan parte hartu, ez duela eskubiderik izango Txapelketa bereko hurrengo edizioan final-laurdenetako liga-fasera zuzenean sartzeko, baldin eta partidan ordezkatzen duen pilotariak finala jokatzen amaitzen badu. Beraz, Unai Lasok final-laurdenetako fasera zuzenean sartzeko eskubidea galduko luke 2026ko Buruz Buruko Txapelketan, baldin eta P. Etxeberriak, 3. eta 4. posturako partida jokatu eta irabazi ondoren, finala jokatuko balu sailkatutako finalistetako edozeinek (Altuna eta Artola) ezin duelako jokatu.

2025-05-20

  • 3. amaitu ondoren, edozein taldetan (A edo B) puntu gehien lortu dituena.  
  • puntuekin berdinduta egonez gero, tanto koefiziente onena lortuko zukeena (aldeko tantoak ken kontrako tantoak). 
  • tanto koefizientean berdinduta egonez gero, aldeko tanto gehien lortuko zukeena.
  • aldeko tanto kopuru bera lortuz gero, gazteena. 

Kasu honetan, A multzoan eta B multzoan final-laurdenetako ligan hirugarren sailkatu ziren pilotariak Dario eta P.Etxeberria izan ziren, hurrenez hurren; biak puntu banarekin. Bi pilotarien artean, final-laurdenetako ligan, Dariok tanto koefiziente hobea du, -15 tanto lortu baititu; P.Etxeberriak, aldiz, -17 tanto lortu ditu. Horregatik, EPELen araudiaren arabera, Dario da Lasoren ordez 3. eta 4. posturako partida jokatu beharko lukeena. Hala ere, 2025eko maiatzaren 19ko arratsaldean egindako proben ondoren, Dariok adierazi du ez dagoela partida horretan parte hartzeko moduan, arazo fisiko batzuk direla eta. Hori dela eta, arestian aipatutakoaren ondorioz, P. Etxeberria izango da 3. eta 4. posturako partidan Larrazabalen aurka jokatu beharko duena.

Era berean, gogorarazi behar da EPELen araudiak horrelako kasuetan ezartzen duela 3. eta 4. posturako partida jokatzeko sailkatu den pilotariak ezin badu partiduan parte hartu, ez duela eskubiderik izango Txapelketa bereko hurrengo edizioan final-laurdenetako liga-fasera zuzenean sartzeko, baldin eta partidan ordezkatzen duen pilotariak finala jokatzen amaitzen badu. Beraz, Unai Lasok final-laurdenetako fasera zuzenean sartzeko eskubidea galduko luke 2026ko Buruz Buruko Txapelketan, baldin eta P. Etxeberriak, 3. eta 4. posturako partida jokatu eta irabazi ondoren, finala jokatuko balu sailkatutako finalistetako edozeinek (Altuna eta Artola) ezin duelako jokatu.

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store