Eskuz Binakako Txapelketa 2024 aurkeztu dute

– Txapelketa ostiralean hasiko da eta martxoaren 31n amaituko da Iruñeako Nafarroa Arenako finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako hiru partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

– Jaka-Mariezkurrena II, Altuna III-Martija, Laso-Aranguren, P.Etxeberria-Zabaleta, Peña II-Albisu, Ezkurdia-Tolosa, Artola-Imaz, eta Elordi-Rezusta txapela irabazten saiatuko dira

Binakako Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau bikote eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira martxoaren 31ko finalean txapela janzten.

Baiko eta Aspeko bikoteak

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Jaka-Mariezkurrena II, Laso-Aranguren, Peña II-Albisu eta Artola-Imaz. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III-Martija, P.Etxeberria-Zabaleta, Ezkurdia-Tolosa eta Elordi-Rezusta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan hasiko da

Ostiralean emango diote hasiera lehiaketari Azkoitian Ezkurdia-Tolosak eta P.Etxeberria-Zabaletak. Lasoren itzulera gertu badago ere, ez da lehenengo jardunaldira iritsiko, eta bere ordez Larrazabalek jokatuko du larunbatean Aizarnazabalen. Bertan izango dira Jaka-Mariezkurrena II.a eta Larrazabal-Aranguren. Igandean Artola-Imaz eta Peña II-Albisu izango dira aurrez aurre Seguran; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Elordi-Rezusta eta Elezkano II-Martija saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Sailkapen liga, playoffak, finalerdietako liga eta finala

Ostiralean hasi eta martxora bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL 2024 Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Nafarroa Arenan izango da martxoaren 31n, igandean.

Sarrerak

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik.

2023-11-21

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store