Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

2024-10-05

Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek P.Etxeberria-Mariezkurrena II.a eta Zabala-Imaz gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

4 ½ Serie B Txapelketa hastear da

2024-10-02

4 ½ Serie B Txapelketa hastear da

Txapelketa urriaren 11n hasiko da Agoitzen

Agirre, Egiguren V, Bakaikoa, Murua, Alberdi II, Exposito, Senar, Aldabe, Eskiroz, Mata, De la Fuente, eta Zubizarreta III.ak eta Larrazabalek Zallan jokatuko duten kanporaketako galtzailea saiatuko dira txapela janzten

Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, eta ondoren final-laurdenetako liga, finalerdiak eta azaroaren 16ko, Labriteko finala izango dira jokoan

4 ½ Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

2024-10-01

4 ½ Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Txapelketa larunbat honetan hasiko da Zallako eta Ezcarayko kanporaketekin, eta azaroaren 24an amaituko da Bilbon, Bizkaia Frontoiko finalarekin

Laso, Altuna III, Artola, Zabala, Jaka, Elordi, Urrutikoetxea, Ezkurdia, Peña II eta P.Etxeberria izan dira gaurko aurkezpenean. Txapela irabazten saiatuko diren 12 hautagaien zerrenda osatzeko falta diren beste bi pilotariak, Zallako eta Ezcarayko kanporaketetatik aterako dira

Asteburu honetako bi kanporaketen ostean, lehiaketak final-zortzirenetan jarraituko du, ondoren final-laurdenetako liga bat izango du, eta gero finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Artolari proba medikoak egingo dizkiote aste honetan

2024-09-30

Artolari proba medikoak egingo dizkiote aste honetan

Iñaki Artolari proba medikoak egingo dizkiote aste honetan izterreko lesioa baloratzeko, eta eboluzioaren arabera, datorren astean erabakiko da 4 1/2 Eusko Label Txapelketan parte hartuko duen.

San Mateo Torneoa irabazi dute P.Etxeberria-Rezustak

2024-09-29

San Mateo Torneoa irabazi dute P.Etxeberria-Rezustak

P.Etxeberria-Rezustak 22-12 gainditu dituzte Zabala-Zabaleta Adarragan jokatutako finalean.

Baikok irabazi du Urzante Erronka San Mateoetan

2024-09-28

Baikok irabazi du Urzante Erronka San Mateoetan

Hirutik bi partida irabazita, Baiko nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Artola-Salaverri II.a San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira Alegiako aurrelariak min hartu ostean

2024-09-28

Artola-Salaverri II.a San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira Alegiako aurrelariak min hartu ostean

Artolak min hartu du eskuin izterreko barrualdean markagailuak Zabala-Zabaletaren aldeko 6-0 adierazten zuenean. Pilotariari probak egingo dizkiote giharretako lesioa baloratzeko. Ondorioz, Artola-Salaverri II.a San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira.

Imazek kontratua berritu du Baikorekin

2024-09-27

Imazek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ander Imaz akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste 3 urtez luzatzeko.

Peña II-Albisu San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira

2024-09-27

Peña II-Albisu San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira

Peña II-Albisuk 22-18 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Logroñon, eta San Mateo Torneoko finalerako aukerarik gabe geratu dira.

Artola-Salaverri II.ak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

2024-09-25

Artola-Salaverri II.ak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

Artola-Salaverri II.ak 22-16 irabazi dute Altuna III-Gaskueren aurka Logroñon, eta ostiralean irabaziz gero, San Mateo Torneoko finalera sailkatuko dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store