Artolak eta Altuna III.ak finalerdiak itxiko dituzte igandean

2024-05-16

Artolak eta Altuna III.ak finalerdiak itxiko dituzte igandean

Artola eta Altuna III.a Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartelaren bila kantxaratuko dira igandean Donostiako Atano III.ean.

XI. Bizkaia Torneoa berrikuntzekin dator

2024-05-15

XI. Bizkaia Torneoa berrikuntzekin dator

Partida bost setean onena den pilotariak irabaziko du. Ekainaren 1ean hasiko da Urdulizen eta finala abuztuaren 20an izango da Bizkaia Frontoian Aste Nagusian.

Ostegun honetan San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

2024-05-14

Ostegun honetan San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Etzi, osteguna, maiatzak 16, eguerdiko 12:00etan, uztailaren 7an Nafarroa Arenan jokatuko den San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera eskaintza handituko da.

Mariezkurrena II.ak haustura bat du koadrizepsean

2024-05-14

Mariezkurrena II.ak haustura bat du koadrizepsean

Pilotariari egindako proba medikoen arabera, Berriozarko atzelariak haustura muskularra du eskuin hankako koadrizepsean.

Laso vs Zabala, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia larunbat honetan

2024-05-14

Laso vs Zabala, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia larunbat honetan

Laso eta Zabala nor baino nor arituko dira larunbat honetan Iruñeko Labriten, 2024ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatzeko asmoarekin.

Altuna III.ak Buruz Buruko finalerdietarako azken txartela lortu du

2024-05-12

Altuna III.ak Buruz Buruko finalerdietarako azken txartela lortu du

Altuna III.ak 22-19 irabazi dio Dariori Eibarko Astelenan, eta Artolaren aurka jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan.

Lasok hiru partidak irabazita itxi du final-laurdenetako liga

2024-05-11

Lasok hiru partidak irabazita itxi du final-laurdenetako liga

Lasok 22-10 irabazi dio Zabaletari Iruñeko Labriten, datorren larunbatean Zabalaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko Txapelketako finalerdiaren aurreko azken partidan.

Larrazabal Buruz Buruko Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da

2024-05-11

Larrazabal Buruz Buruko Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da

Larrazabalek 22-7 irabazi dio Senarri Amorebieta-Etxanon, eta Buruz Buruko Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Mariezkurrena II.ak giharreko lesio bat du koadrizepsean

2024-05-10

Mariezkurrena II.ak giharreko lesio bat du koadrizepsean

Berriozarko atzelariak giharreko lesioa du eskuin hankako koadrizeps muskuluan eta ez du bihar Labriten jokatuko. Alberdi II.ak eskuko mina du eta ez du Amorebieta-Etxanon jokatuko gaur.

Laso hirugarren puntuaren bila aterako da larunbatean

2024-05-07

Laso hirugarren puntuaren bila aterako da larunbatean

Laso finalerdietarako sailkatuta eta lehen postua ziurtatuta, hirugarren puntua lortzen saiatuko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan, larunbatean, Iruñeko Labriten.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store