PATXADA EDERREAN

Asegarceko pilotariak Arnedillo Hotel Bainuetxean egiten ari diren agonaldia primeran doa. Bigarren eguna bete da eta pilotari taldea zein teknikariak ondo baino hobeto moldatu dira Errioxako herri honetako bainuetxean burutzen ari den konzentrazioa.
Kepa Lizarraga sendagileak eta Borja Osesek kiroleko hidratazioa eta dopajeari buruzko eskeinitako hitzaldiak bukatu eta gero, futbito izan da goizeko protagonista. Lau taldeen arteko “mundialito” jokatu da, Arnedillo 2006 mundialitoa hain zuzen ere, eta Agirre, Zearra, Eguskiza, Olaizola I.a eta Arretxe II.ak osatutako taldea suertatu da txapelduna.

Hoteleko jantokian ederto bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioa denetarikoa izan da: batzuk tenisean, besteak herriko pilotalekuan eta ia denek -argazkietan agertzen den bezala- bainuetxeko igerilekuan bukatu dute ihardunaldia.
Gaurko jardunaldian, Astore pasarelak eta pilotari taldearen aurkezpenak beteko dute eguneko protagonismoa hoteleko ekitaldi aretoan.

PATXADA EDERREAN

2019-03-22

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store