2025-12-20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025-12-18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025-12-14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025-12-13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak berriro irabazi, oraingoan Altuna III.a-Ezkurdiaren aurka, eta sailkapen ligako bigarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.
2025-12-08
Jaka-Iztuetak bigarren puntua eskuratu dute Tolosan Artola-Imazi 22-8 irabazita. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025-12-07
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak garaipena lortu dute Donostian Laso-Albisuri 22-20 irabazita. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.
2025-12-06
Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA