Ostiralean hasiko da Azkoitian 2025eko Buruz Buruko Txapelketa

2025-03-31

Ostiralean hasiko da Azkoitian 2025eko Buruz Buruko Txapelketa

Txapelketa asteburu honetan hasi eta ekainaren 1ean amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin. Laso, Jaka, Ezkurdia, Altuna III, Artola, Larrazabal, Senar, Peña II, Zabala, Elordi, Dario eta P.Etxeberria txapela irabazten saiatuko dira. Lehiaketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da, ondoren final-laurdenetako liga jokatuko dute. Finalerdien ondoren, Bizkaia Frontoian erabakiko da finala. CaixaBankek Buruz Buruko Txapelketaren babesle nagusia izaten jarraituko du beste urte batez

Artola-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute txapela jantzi euren lehenengo finalean

2025-03-30

Artola-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute txapela jantzi euren lehenengo finalean

Artola-Mariezkurrena II.ak 22-20 galdu dute Ezkurdia-Rezustaren aurka gaur arratsaldean Nafarroa Arenan jokatu duten Binakako Txapelketako finalean

Senarrek Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du Agirre gainditu ondoren Tolosako kanporaketan

2025-03-29

Senarrek Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du Agirre gainditu ondoren Tolosako kanporaketan

Senarrek 22-20 irabazi dio Agirreri Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketan izango da. Buruz Buruko Serie B Txapelketan, Lizeaga final-zortzirenetan izango da Morgaetxebarriari 22-6 irabazita.

Artola-Mariezkurrena II.a euren lehenengo txapelaren bila aterako dira igandean Nafarroa Arenan

2025-03-26

Artola-Mariezkurrena II.a euren lehenengo txapelaren bila aterako dira igandean Nafarroa Arenan

Nafarroa Arenako finalak igande honetan emango dio amaiera Binakako Txapelketari, Artola-Mariezkurrena II eta Ezkurdia-Rezusta bikoteen arteko neurketarekin.

Apirilaren 4an hasiko da 2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa

2025-03-25

Apirilaren 4an hasiko da 2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian eta maiatzaren 24an amaituko da Labriteko finalarekin.
Bakaikoa, Alberdi II, Zubizarreta III, Eskiroz, Morgaetxebarria edo Lizeaga, Agirre edo Senar, Egiguren V, Murua, Salaberria, De la Fuente, Exposito eta Aldabe txapela irabazten saiatuko dira.
Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da eta final-laurdenetako liga batekin jarraituko du, ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.

Salaberria-Gaskuek irabazi dute Binakako Serie B Txapelketa

2025-03-22

Salaberria-Gaskuek irabazi dute Binakako Serie B Txapelketa

22-18 irabazi diete Egiguren V-Bikuñari Iruñeko Labriten jokatutako finalean

Mikel Urrutikoetxeak erretiratu egingo dela iragarri du

2025-03-19

Mikel Urrutikoetxeak erretiratu egingo dela iragarri du

Zaratamoko aurrelariak irailaren 20an, Bizkaia Frontoian, jokatuko du bere azken partida zuriz jantzita

Artola-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Rezustaren aurka jokatuko dute Binakako Txapelketako finala

2025-03-16

Artola-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Rezustaren aurka jokatuko dute Binakako Txapelketako finala

Laso-Iztuetak ezin izan dute finalerako azken txartela lortu Ezkurdia-Rezustaren aurka 22-19 galdu ostean Donostiako Atano III.ean. Artola-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Rezusta izango dira aurrez aurre martxoaren 30ean Nafarroa Arenako finalean.

Artola-Mariezkurrena II.a Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2025-03-15

Artola-Mariezkurrena II.a Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Peña II-Albisuri 22-10 irabazi diete gaur Labriten, eta martxoaren 30ean Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako txartela eskuratu dute. Beste bikote finalista bihar Donostian jokatuko den Ezkurdia-Rezusta eta Laso-Iztueta bikoteen arteko neurketatik irtengo da.

Senar-Eskiroz eta Zubizarreta III-Morgaetxebarria Binakako Serie B Txapelketako finaletik kanpo geratu dira

2025-03-15

Senar-Eskiroz eta Zubizarreta III-Morgaetxebarria Binakako Serie B Txapelketako finaletik kanpo geratu dira

Bi bikoteak finaletik kanpo geratu dira Salaberria-Gaskue eta Egiguren V-Bikuñaren aurka galdu ostean finalerdietako ligako azken jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store