Amorebieta-Etxanoko Pilota Pro Fest jaialdia nobedadez beteta dator

2024-01-31

Amorebieta-Etxanoko Pilota Pro Fest jaialdia nobedadez beteta dator

Ostiraleko jaialdia Binakako Txapelketako partidarekin hasiko da, eta oraingoan ere Urrutikoetxeak atzelari gisa jokatuko du Lasorekin batera. Eta Serie B Txapelketako partidan, Lizeagak debuta egingo du Baikorekin Alberdi II.aren bizkarra zainduz.

Lizeagak Baiko Pilotarekin debuta egingo du ostiralean Amorebieta-Etxanon

2024-01-31

Lizeagak Baiko Pilotarekin debuta egingo du ostiralean Amorebieta-Etxanon

Ekain Lizeagak, 20 urteko Astigarragako atzelariak, Baiko Pilotaren koadroa osatuko du, eta ostiral honetan, otsailak 2, egingo du debuta Amorebieta-Etxanon.

Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du berriro Binakako Txapelketan

2024-01-30

Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du berriro Binakako Txapelketan

Arangurenek eskuin eskua minduta dauka oraindik, eta Urrutikoetxeak jokatuko du bere ordez ostiralean Amorebieta-Etxanon.

Artola-Imaz finalerdietara zuzenean sailkatzeko lehian sartu dira

2024-01-28

Artola-Imaz finalerdietara zuzenean sailkatzeko lehian sartu dira

22-11 irabazi diete Ezkurdia-Tolosari Beotibarren, eta zazpi punturekin P.Etxeberria-Zabaletarekin berdinduta, finalerdietara zuzenean sailkatzeko helburuaren bila doaz orain. Jaka eta Mariezkurrena II.a jadanik sailkatuta daude.

Jaka-Eskirozek, Labriten, eta Laso-Urrutikoetxeak Bizkaia Frontoian, garaipena eskuratu dute

2024-01-27

Jaka-Eskirozek, Labriten, eta Laso-Urrutikoetxeak Bizkaia Frontoian, garaipena eskuratu dute

Jaka-Eskirozek 22-10 gainditu dituzte P.Etxeberria-Zabaleta Labriten, eta Laso-Urrutikoetxeak 22-20 menderatu dituzte Altuna III-Martija partida oso gogor baten ondoren Bizkaia Frontoian.

Peña II-Albisuk balio handiko puntua erdietsi dute

2024-01-27

Peña II-Albisuk balio handiko puntua erdietsi dute

22-13 irabazi diete Elordi-Rezustari Hendaian, eta sailkapenean harrapatzeaz gain, bi bikoteen arteko puntu berdinketa gertatuz gero, aurretik sailkatzea ziurtatu dute.

Peña II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2024-01-26

Peña II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilotak eta Jon Ander Peñak akordioa lortu dute harremana bi urtez eta hirugarren bat aukeran, luzatzeko.

Bizkaia Frontoia eta Beotibar, Binakako Txapelketako protagonista izango dira asteburuan

2024-01-25

Bizkaia Frontoia eta Beotibar, Binakako Txapelketako protagonista izango dira asteburuan

Bizkaia Frontoiak aurrez aurre jarriko ditu larunbatean Laso eta Urrutikoetxea, berriz atzelari postuan, Altuna III.a eta Martijaren aurka. Igandean, Artola-Imazek goranzko bideari eutsi nahiko diote Ezkurdia-Tolosa bikotearen aurka.

Hendaiara eta Labritera hurbilduko da Binakako Txapelketa asteburuan

2024-01-24

Hendaiara eta Labritera hurbilduko da Binakako Txapelketa asteburuan

Hendaiak jardunaldiari hasiera emango dio ostiralean, eta Labritek sarrerak agortuta hartuko du larunbateko jaialdia.

Urrutikoetxeak Lasorekin bikotea osatuko du larunbatean Bizkaia Frontoian

2024-01-23

Urrutikoetxeak Lasorekin bikotea osatuko du larunbatean Bizkaia Frontoian

Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du larunbat honetan Binakako Txapelketan, Aginagako atzelariak eskuetako mina duelako. Bestalde, Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Labriten, Berriozarkoak eskuetako mina duelako.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store